ARAITZ

1714ko uda hagitz euritsua izan bide zen. Ondorioz, lurra mogitzen hasi eta luizi batek Araitz udalerriaren baitan kokaturik dagoen Intza herriko erdigunea desagerrarazi zuen. Etxe arruntak nahiz baserriak, berriz, salbatu ziren eta, antza denez, ez zen zauritu edota hildakorik izan.