1793. urtean 4.641 auzokide zuen eta berantago, 1836an, 5.494 biztanle erakusten zuen. Bada, ondorengo hamarkadetan oreka nagusi izan da, benetan azpimarragarria. Izan ere, gehienez 1886. urtean 5.822 lagun ukan zuen eta gutienez 5.048 1968. urtean. Hondarrean, dirudienez, azken urteotan hazten ari da: 6.428.