Cumbres anejas izenburua duen liburua heldu berri da merkatura. Eta bazegoen premia, Euskal Herriaren ondoko eskualdeetako tontor eder eta nagusien berri ematen duelako. Auzoko lagunak dira, beraz, etxe ondoko gailur kitzikagarriak. Paisaiak ez daki muga administratiboa zer den eta horrela ikusi dute mendi taldeek, inguruko herrialdeetako gailur horietara, federazioaren katalogoan aldameneko eskualdeetan sailkatuta ageri diren tontorretara alegia, sarritan joan izan dira eta.
Sua Edizioak argitaletxeak kaleratzen duen Euskal Herria liburuak bildumako liburu honek, orotara, 57 mendi dakartza, Burgos, Errioxa, Kantabria, Soria, Bearno eta Huescakoak. Egileak mendikat webgune ezaguneko Javi Urrutia eta Rafa Bartolomé dira, biak ala biak eskarmentu handiko mendizaleak. Beheko estekan liburuko aurkibidea eta mendi horietako biren igoerak jarri ditugu, liburua dastatzen hasi nahi duenaren esku. Ondo ibili!
You must be logged in to post a comment.