ESNETARAKO BEHIEN IKASTARO TRINKOA

Non, noiztik eta noiz arte?

  • Aretxabaletako Areantza Etxeberri baserrian, azaroa bukaeratik martxora arte (4 hilabete).

Nori zuzendua?

  • Behi-zale gazteei (belaunaldi aldaketa).

  • Azpi-sektore honetan soldatapean eta modu kualifikatuan lan egin nahi dutenei.

Eredu formatiboa ‘Artzain Eskolan’oinarritua. Ezaugarriak:

  • Proiektua eta produktu/zerbitzua formazioaren ardatz.

  • Formakuntza teoriko-praktikoa: Areantza-Etxeberrietxaldean, Aretxabaleta (Gipuzkoa).

  • Ikaskuntza prozesu eta tutorizazio pertsonalizatuak,norberaren proiektura egokituak.

  • Elkarbizitza, bertan garatzeko aukera.

  • Talde izaera lantzea, helburu.

  • Berrikuntza, bai prozesuan, bai esne-eraldaketan.

Jakintza arloak:

Bloke teorikoak:

  • Pertsona eta motibazio sistema: nire jarrera proiektuaren aurrean, kezkak,…

  • Enpresa eta kudeaketa: sozio-egitura, koordinazioa eta partaidetza enpresan,…

  • Abeltzaintza eta teknologia: elikadura, ekipamenduaren erabilera eta mantentze lanak,…

  • Eraldaketa eta dibertsifikazioa: esnekiak eta haragikiak eraldatzea, zerbitzuen dibertsifikazioa,…

  • Marketinga eta merkaturatzea: merkaturatze plana, produktuaren alorra,…

  • Eskola eta enpresa proiektua: proiektuaren atal desberdinen lantzea.

Bloke praktikoak:

  • Areantza-Etxeberrin eta beste behitegi interesgarri batzuei bisita zein trukeak eginaz.

Animatu eta eman izena!: artzaineskola@hazi.eus – 943 25 10 08