FAS ZINEKLUBA: “I VITELLONI”

2021eko azaroak 30

19:45etan

El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

I vitelloni – 1953 – Italia – 101 m.- Zuzendaria.: Federico Fellini – V.O.S.C.

+ KORTEN! El palacio de las pipas, Beatriz Velilla-Hernán Cabo 

Maisu handiaren aurreneko lan arrakastatsua; Veneziako Zilarrezko Lehoia irabazi zuen, eta gidoi original onenaren Oskarrerako izendatu zuten.

Horren aurretik, Lunes de Variedades egin zuen, Alberto Lattuadarekin, eta El Jeque Blanco, biak ere arrakastarik izan ez zutenak. Felliniren hitzetan: “Los Inútiles-ek ez balu arrakastarik izan, uste dut nire zuzendari ibilbidea bertan amaituko zela… Nire film kopurua 2 ½-an geldituko zen”.

Zuzendariaren jaioterriko oroitzapenetan oinarritzen da filma, Rimnikoetan, 17 urtetan hura utzi eta Erromara joan baitzen. Herrian ezagutu zituen neska-mutiletan inspiratua dago, bera baino zertxobait helduagoak, noraezean dabiltzan gazteak, gaur egun “nini” esango geniekeenak.

Dagoeneko ikusten dira bere zinemaren ezaugarri bereizgarriak, nahiz eta barrokismoa eta onirismoa ez diren ageri ondoko lanetan bezain argi, baina bai pertsonaienganako maitasun eta kritika nahaste bat.

Trailerra

I Vitelloni Trailer – YouTube

Gonbidaturik: Beatriz Velilla (zuzendaria) , Aitor Arenas (Banatu Filmak)

[www.cineclubfas.com]www.cineclubfas.com