Hitzordua Estella-Lizarran izanen da, abenduaren 10ean, ostirala, arratsaldez
MIVaT, hori da bere izena. Emakume Migratzaile Ausart eta Talentudunen I. Topaketa Lizarran eginen da lehen aldiz, eta musika, dantza eta hitzak elkartuko ditu, hainbat gizarte-esparrutan eragina duten beste jatorri batzuetako emakumeen ekarpenak ardatz hartuta.
MIVaten lehen edizio honetako protagonistak Zarys Flacón artista kolonbiarra, María Fernanda Ampuero idazle eta kazetari ekuatoriarra, eta Anna Isabel Bueriberi, Afrofemeninen komunikazio-burua, arrazismoaren aurkako Espainiako komunikabidea eta feminista beltza, dira.
Hitzordua, doakoa eta publikoari zabalik, abenduaren 10ean izanen da, 17:30ean, Los Llanos Kulturagunean. Estella-Lizarrako Udaleko Enplegu, Migrazio eta Kultura Aniztasun Arloak antolatu du, Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin eta Equala Iniciativas taldearen laguntza teknikoarekin.
Ahots alderraiak topagunean izanen dira, emozioak eta ideiak sortzeko. Ahotsak, sonoritateak, gogoetak eta kantuak, aniztasunera eta gure inguruan beren artea partekatzen duten emakume ausart eta talentudunengana hurbiltzeko.
Familia eta lana uztartzen laguntzeko, MIVat-ek espazio ludikoa izanen du haurrak zaintzeko, aldez aurretik izena emanda. Datozen egunotan, berrikuntza gehiago plazaratuko dira.