ERAKUSKETA: FELIX ORTEGA, JOKIN MANZANOS ETA JUAN MORENO

ZIUDADELAKO MISTOEN ERAIKINA. LEHEN SOLAIRUA. UZTAILAK 30 – IRAILAK 8.

Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.

3 BEGIRADA KONKRETU: FELIX ORTEGA, JOKIN MANZANOS ETA JUAN MORENO.

Ziudadelako Mistoen Eraikinak (Lehen solairua) erakusketa hau hartuko du: 3 Begirada konkretu: Félix Ortega, Jokin Manzanos eta Juan Moreno.

Hona hemen hiru margolariren bilduma: elkarrengandik urruti daude margolariak, baina badute hizkera komun bat, geomatria baitute lan tresna, geomatria konstruktiboa eta konkretua. Hiru proposamen hauen etengabeko asmoa da forma eta kolorea araztea, objektu ez diren irudi abstraktuak lortzea, eta isiltasun aktiboa bilatzea.

Estrategia egokia iruditzen zaigu distantzia emozional hori; gehiago diote isiltasunek, objektuen deskribapen zehatzak baino. Zirraragarria eta ziurgabea da ezkuturik dagoena agertzea, edo horretan saiatzea behintzat.

Artea toki ona da ezkutatzeko eta, aldi berean, lurralde berri eta ezezagunak aurkitzeko, jada urruti dugun eta kasik galdua den haurtzaroari eusteko alferrikako saiakeran. Ezkutatzea, eta espazio subjektiboak eraikitzea, non osoago biziko baikara.