ARROSADIA: II. NARRAZIO LABURREN LEHIAKETA

 

Urriaren 21 bitarte. Arrosadiako liburutegi publikoaren

II. NARRAZIO LABURREN LEHIAKETA.

Lanak posta elektronikoz, pertsonalki edo web inprimaki bidez aurkez daitezke.

(biblimil@navarra.es · 948 24 54 60 · bibliotecaspublicas.es/pamplona-milagrosa).

Adin nagusiko edonork har dezake parte (epaimahaikideen senideek eta Arrosadiako Liburutegiko arduradunek izan ezik). Egile bakoitzeko lan bakarra aurkez daiteke, egilearen jatorrizkoa eta aldez aurretik argitaratua izan ez dena. Gaia: “Liburutegitik ezin duzu itsasoa ikusi”. Kategoriak: Euskara eta Gaztelania. Kategoria bakoitzeko irabazleentzako saria liburu-denda batean gastatzeko opari-txekea da. Aukeratutako ipuinak liburutegiaren webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dira.

Informazio gehiago liburutegiaren webgunean.