KARONEN LAGUNA

Benjamin Aurrekoetxea

Horman, biek ikus zezaten eran, erloju borobilak arratseko laurak zirela agertzen zuen. Kanpoko atean, behatxuloaren gainaldean zegoen letoizko plakan, ikertzaile pribatua eta azpian, letra larriaz, Matias izen propioa idatzita begiesten zen. Gela huts bat zen, apenas hamabost metro karratukoa, urdin ilun koloreko pantaila zuten lanpara bana bi mahaietan ipinita, hiru jezarleku…

https://www.booktegi.eus/liburuak/karonen-laguna/