FAS ZINEKLUBA: “ROTER HIMMEL”

 

2024ko urriak 8

19:45etan

Indautxu aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

 

Zeru gorria / Roter himmel

Alemania · 2023 · 102  min· Zuz.: Christian Petzold · V.O.S.C.

+XI KORTeN! El fiestón, Gorka Aginalde y Xabi Vitoria. EH, 2022, 10’. Fik

Gonb: Xabi Vitoria, Lander Otaola

 

Bi gazte elkarrekin egun batzuk igarotzera doaz oporretako etxe batera; haietako batek bere bigarren eleberria idatzi behar du.Iristean, etxea okupatuta dago, eta gauzak okertzen hasten dira; beranduago, sute handi batek etxea inguratuko du.

Idazle hasiberriari dena gaizki ateratzen zaio: eleberria bukatu behar du, baina ezin da bere lanean zentratu, etxean topatu duten neskarekin liluratuta baitago.

Kontakizunak komediatik hurbil dagoen tonua darabil, nahiz eta narrazioaren testuinguruak beste plano batera eramaten gaituen.Baso-suteen bidez, zuzendariak sinbolismo delikatuak erabiltzen ditu pertsonaien arteko harremanez hitz egiteko.

Berlingo Zinemaldian Zilarrezko Hartza irabazi zuen filmak, eta itxura apalaren atzean dituen balioak aitortu zizkioten.

 

Trailerra

 

www.cineclubfas.com