NUP: TUTERA, ERAKUSKETA, JAIME EGUARAS ROA

 

Jaime Eguarasen erakusketa bat egonen da ikusgai NUPen Tuterako campusean

Erakusketa abenduaren 18ra arte egonen da ikusgai

 

Abenduaren 18ra bitartean, “Haragia eta Loreak. Edo (estetika ezpurua)” Jaime Eguaras Roa artistaren erakusketa egonen da ikusgai Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Tuterako campusean.

Artistak azaldu duenez, proiektu honetan maskulinitatearen berriztapenaren eta berreraikitzearen inguruko gogoeta egiten du “Bajo la piel. Traslaciones y disonancias” aurreko lanarekin prozesu terapeutiko eta artistikoa egin ondoren. Bere proiektuan, Jaime Eguarasek artearen hainbat adierazpen erabiltzen ditu zenbait lengoaia erabiliz: eskultorikoa, argazkigintzakoa eta ikus-entzunezkoa.

 

Jaime Eguaras Roa

Jaime Eguaras Roak (Lizarra, 1968) 2021ean Arte Ederretako Gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta lantzen dituen proiektu artistikoek lotura estua dute gizarte-hezitzaile gisa duen prestakuntzarekin. Maskulinitatearen ereduek edo migrazio politika faltsu eta ahulek sormen prozesuak sortzen dituzte. Ikus-entzunezko baliabideak, argazkigintza eta lengoaia eskultorikoa baliatzen ditu haiek gauzatzeko. Finean, “esparru poetiko-artistikoaren barnean eduki soziala duten proposamen metaforikoak” dira, artistak azaldu duenez.

 

Argazkia: Jaime Eguarasen lana, NUPen Tuterako campusean.