FAS ZINEKLUBA: “PARADISE IS BURNING”

 

2024ko azaroak 26

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

 

Paradise is Burning · Suedia/Italia/Danimarka/Finlandia · 2023 · 108 min · Zuz.: Mika Gustafson · V.O.S.C.

+XI KORTeN!: Hado, Rubi Rock. EH, 2024, 12’ Fik

Gonb.: Marije Murgia, Rubi Rock

 

Amak abandonatutako hiru ahizparen bizitzari buruzko ikuspegi hunkigarri eta errealista eskaintzen du filmak.7 eta 15 urte bitartean dituzte eta bakarrik bizi dira, ama desagertu egin delako. Gizarte-zerbitzuek esku hartu behar dutenean, ahizpa zaharrena ama ordezkatzeko eta hirurak elkartuta mantentzeko bidea aurkitzen saiatzen da.

Desesperantza eta ahizpen arteko maitasuna iradokitzen du kontakizunak. Hiru neskatxen bizitzaren ikuspegi malenkoniatsua, baina dibertigarria ere bai. Aktore gazteez profesionalen interpretazioak nabarmentzen dira, naturaltasun handia ematen baitiete beren pertsonaiei. Ahizpa zaharrenak, Laurak, darama narratibaren pisua, heldutasun harrigarriz interpretatuta. Haren antzezpena da filmaren bihotza, eta determinazioaren, zaurgarritasunaren eta etsipenaren arteko nahasketa transmititzen du. Beste bi ahizpek ere oso antzezpen sinesgarriak eskaintzen dituzte. Era berean, errealismo magiko moduko batek inguratzen du esperientzia.

 

Trailerra

 

www.cineclubfas.com