SOROTAN BELE – 2. KONTZERTUA

Martxoaren 01eko sartze guziak 3 astez saldu ondoren, BIL elkarteak bigarren kontzertu bat proposatzea erabaki du. Martxoaren 02an, igande arratsaldearekin iraganen da Lauga gelan.

SOROTAN BELE jatorrizko taldeko 4 musikari taularatuko dira Baionako Harmonia musika bandaren laguntzarekin.

Famili guziarekin zatozte kantatzera, dantzatzera eta gozatzera denek belarrian ditugun doinu ahanztezin horiek: « Arratsalde honetan », « Mariñelaren zai », « Atalaia », « Sing sing ati ko folk & rolla», « Zortzi orduko ekaitza » eta abar luze bat…

Lehen partea DEARTHAIR (« anaiak » gaelikoz) bikotea ostazen duten Patxi eta Julen Bridier anaiek eskainiko dute. Oihana eta Hiriondo-ko ikastoletako ikasleak izan ondotik, gaur egun musikari profesionalak dira. Zeltiar giro alai batean murgilduko dute publikoa !

SOROTAN BELE : Gorka Sarriegi, Urbil Artola, Ritxi Salaberria eta Aitor Errazkin

Moldaketak : Xabi Zabala

Baionako Harmonia : 60 musikari François Gonzalez-ek zuzendurik

Antolatzailea : BIL elkartea (Baionako Ikastolen Laguntzaileak- kontaktua : Bixente 0674518960)

Prezioak :

– Harmailetan jarririk : 20 euro-eusko / 8 euro-eusko (12 urte petikakoentzat)

– Pistan xutik : 15 euro-eusko / 5 euro-eusko (12 urte petikakoentzat)

Salguneak :

– Ipar Euskal Herriko Turismo Bulego guzietan

– Internet-en : https://www.en-pays-basque.fr/