ÉRIC DICHARRY, FRÉDÉRIC DESMESURE

 

 

Kaixo!

Binilo fabrikaren finantzatzea bilatzen dugu, 12 izenburu biltzen dituena, jadanik grabatuak eta masterizatuak direnak.

https://fr.ulule.com/deus-de-dicharry-desmesure–le-vinyle/

DICHARRY (Ahotsa)

DESMESURE (Gitarra)

Eric Dicharryk (euskal poeta) eta Frédéric Desmesurek (gitarista, konposidorea) irakurketa musikatua oparituz bikote berria dute osatzen. Lehendabiziko kontzertuak lengoiaren musikaltasuna eta bapateko poesiaren elkar trukaketa oparituko dizkigu. Eric Dicharryk Deus (Pamiela, 2023) liburuan argitaratu zituen hamabi testu poetikoak interpretatuko ditu. Frédéric Desmesurek soken soinuak desbideratzen eta birmoldatzen dituen Stratocaster du joko.

12 titulu ditugu Manuel Duvalek grabatuak, nahasiak eta masterizatuak La République des Granges estudioan. Biniloaren finantzamendua aurkitzea falta zaigu 12 euskal olerki eta 12 konposizio Stratocasterrean biltzeko.

Deus (Pamiela, 2023) lanetik hartutako testuak dituen Lalbum Deus https://pamiela.com/index.php/colecciones/euskara/literatura/poesia-euskaraz/deus-detail eskuragarri dago SoundCloud plataforman: https://soundcloud.com/eric-dicharry eta Bandcamp plataforman: https://fredem.bandcamp.com /

Finantzamendua VINYL RECORDS MAKERSen, Châtelleraulten (Frantzia), 33 dorrearen egiteko erabiliko da. 200 ale:
1: Grabatua Master A/B 33 rpm, Galvanoplastia – zuzeneko matrizeak A/B 1 Testa Pressing x5/Entrega 1 x 5 1, Prentsa Estandarra 12 Beltza (140gr), Macarons (A/B) 1/0 K, Pochette Dos Carré 3 mm 4/0 CMYK 300g/m² GC1 Finition Vernis Matt, S/S Pochette Blanche, Cellophanage, Demballage gastuak, Bidalketa gastuak.
2: Christophe Renard-i esker, atsegin dugun grafismo bat dugu.
3: Grabaketa guztiak masterizatuak.

 

Éric Dicharry (Baiona, 1969) poeta, antropologoa eta artista da. Mintzo askotako sortzailea eta ikerlaria da. Ziburun bizi da gaur egun. Bere esan bakoitzaren atzean, edo bermean, indar iraultzailea nabaritzen da. Dicharryren soa kritikoa da arras ditugun instituzio, gizarte eta munduarekin. Kontzesiorik gabe.

Frédéric Desmesure gitarista, konpositore eta argazkilaria da. Harrabots eta melodiaren artean dagoen oreka du xerkatzen. Bere konposizioek abstrakzioa eta lirismo intimista dituzte oparitzen. Statocaster lagun hitz eta musikaren arteko elkarrizketa dute jartzen. Irakurketa performatuetan Didier Vergnaud poetarekin, Pfui taldearekin (bateria, gitara eta ahotsa) eta Vannina Maestrirekin (duo poesia eta guitara) aritu izan da. AO taldekoan ere du parte hartzen (Taiwan, Japonia, Estatu Batuak, Frantzia ; idazmakina, sinte, taiko, gitara prestatua, ahotsa, performance).