ARROZEKO LEGAMIA GORRIA, NOIZ ETA NOLA HARTU

Arrozeko legamia gorria, arrozean hazten dena alegia, Monascus purpureus izeneko legamia mota bat da.

Zenbait substantziak ematen diote legamia horri eragin onuragarria; hartzidura prozesuan sortzen direnek, hain zuzen ere. Hauexek dira: monakolinak, eta zehazki, K monakolina.

K monakolinak kontzentrazio zehatz batzuetan, gure organismoan gertatzen den kolesterolaren sintesia inhibitu dezake, odolean duen maila gutxituz.

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) arrozeko legamia gorriari propietate osasungarriak eman dizkio, eta adierazi du K monakolinak odolean dagoen kolesterol-maila normalak mantentzen laguntzen duela.

Azpimarratu behar da propietate osasungarrien adierazpen horrek soilik balio duela egunean 10 mg arrozeko legamia gorriko K monakolina hartzen denean.

Era berean, arrozeko legamia gorrian dauden beste osagai batzuk, isoflabonak eta esterolak kasu, K monakolinaren propietate hipolipemiatzaileen lagungarri izan daitezke, eta, era berean, oxidazio-estresaren aurkako babesle izan daitezke.

Posologiari dagokionez, prestakinen K monakolinaren kantitatearen eta kontzentrazioaren arabera izango da, beraz, nola hartu behar den zehazteko, oso garrantzitsua da datu horiek jakitea. Gomendio orokorra, egunean gehienez 10 mg K monakolina hartzea da.

Eta hartzen ari garen beste edozein sendabelarrekin edo produkturekin gertatzen den bezala, arrozeko legamia gorria hartzen dugunean, garrantzitsua da medikuari eta farmazialariari aholku eskatzea, hartzen ari garen beste medikamenturekin gerta litezkeen ondorio kaltegarriak edo interakzioak saihesteko.

Odoleko kolesterol-maila jaisteko medikamenturen bat hartzen ari bazara, arrozeko legamia gorria hartu baino lehen, kontsultatu zure medikuarekin edo farmazialariarekin, litekeena baita biak batera hartzea gomendagarria ez izatea.

Erreferentzia:

Levadura roja de arroz, cuándo y cómo tomarla. Tu Farmacéutico Informa. Carlos Fernández Moriano farmazialariak emandako bideo-aholkua. Farmazialarien Kontseilu Nagusiak egina eta Medicina TV-ek ekoiztuta, Arkopharmaren laguntzarekin. 2020/07/15.