Biolin ikasleak CIVIVOX Condestablen arituko dira
Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko Garazi Echeandia Katedradunaren biolin gelako ikasleek errezitaldia eskainiko dute otsailaren 2an, 12:00etan, Iruñeko CIVIVOX Condestable aretoan. Leyre Lisarri errepertorioko katedradunak lagunduko die pianoarekin.
Kontzertuak errepertorio anitza izango du, Johann Sebastian Bach, Ludwig van Beethoven, Johannes Brahms, Edward Grieg, Sergey Prokofiev, Jesus de Monasterio eta Henryk Wieniawskiren bibolin eta piano eta bibolin bakarrarentzat konposizioak bilduz.
Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.
Parte hartzaileen artean, “Antonio Alvira” Biolin Lehiaketaren azken edizioaren irabazlea, Euskadiko Gazte Orkestrako, Iruñeko Gazte Orkestrako, Leongo Gazte Orkestrako, Galiziako Gazte Orkestrako, Kantabriako Gazte Orkestrako eta “Ciudad de Pamplona” Orkestrako, Nafarroako “Orquesta Sinfonía”ko eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko kideak entzun ahal izango dira.