NUP: SORMEN SARIAK

 

Sormen Sariak banatzeko ekitaldia egin da NUPen

Ikasleek zenbait arlotan egindako lan artistikoak nabarmendu nahi dira sari horien bidez

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 2025eko Sormen Sariak banatzeko ekitaldia egin du. Edizio honetan zenbait modalitatetako hamar sari eman dira. Sari banaketa Errektoretzaren eraikinean egin da, eta, ekitaldian, Ramón Gonzalo errektorea eta Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea izan dira buru. Sari horien bidez, unibertsitateko komunitatearen jarduera artistiko eta kulturala piztu eta zabaldu nahi da, hainbat arte-eremutakoa.

 

Hauek izan dira irabazleak euskarazko narratiban:

Peio Ardaiz Gale (Guarpenaren tenpra) eta Ane González Castillo (Carolina Bela).

 

Argazkia: Sormen Sarien irabazleak, Ramon Gonzalo NUPeko errektorearekin eta Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordearekin batera.