PUNTO DE VISTA 2025 SARIDUNAK

José Luis Sepúlveda eta Carolina Adriazolaren Cuadro Negro film txiletarra, aurtengo Sail Ofizialeko Film Onenaren Sari Nagusia

Punto de Vista jaialdiaren hemeretzigarren edizioko nazioarteko epaimahaikide Cyril Neyrat, Boris Nelepo y Mònica Rovirak, Sail Ofizialeko lan guztiak ikusi ondoren, sari hauek ematea erabaki dute:

 

Sari ofizialak

Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia (10.000 euro): Cuadro Negro, José Luis Sepúlveda eta Carolina Adriazola.

Epaimahaikideen arabera:

Kamera txiki bat eta tripode bat dituen kazetari bati jarraituz, pelikulak eramaten gaitu gerrilla satiriko batera, botere eta dominazio forma guztien aurkakoa: gure gizartean nagusi direnak, zinema egiteko moduetan agintzen dutenak. Zuzendariek berreskuratzen dute zinemaren anarkia immanentea, pertsonaren eta pertsonaiaren arteko arrakalan, errealitatearen eta antzezpenaren artean, rol eta pentsamendu ohitura guztiak iraulita, aurre eginez hondamendiari eta umore basati batekin.

Zuzendari Onenaren Jean Vigo Saria (5.000 euro): La limace et l’escargot, Anne Benhaïem.

Epaimahaikideen arabera:

BAipamen bereziak

Epaimahaiaren Aipamen Berezia: La prunelle rouge, Pierre Louapre.

Epaimahaikideen arabera:

Gure inguruaren parte itxuragabeak arakatzen dituen filma. Egunero igarotzen gara leku horietatik, baina ez ikusia egiten diegu. Filmak horixe egiten du modurik subjektiboenean, elementu mundutar behereenak poesia bihurtzen dituen barne behar eta ikuspegi batek bultzatuta. Poesia, desordenan ordenaren bat aurkitzeko modu gisa, etxe moduko pelikula bat eraikita, etxeak erortzen ari direnean.

Epaimahaiaren Aipamen Berezia: A., Ramón Balcells.

Epaimahaikideen arabera:

Ahotsak entzuten dira etxebizitza huts batean. Kamerak hori azaldu bitartean, bizitza bat hurbiltzen da iraganetik, pozik pareten artean. Ez dugu asko ikusten, ez dugu asko entzuten. Bere baliabideak ahalik eta gutxien erabiliz, ia xuxurlatuz, zinemak erakusten digu jada ez dagoenaren presentzia.i pertsonak topo egiten dute, zutik jartzen dira, hizketan hasten dira, edaten, elkarrekin bizitzen. Emakume batek bi lagunekin topo egiten du. Solasean hasten dira eta adiskidetasun eta zahartze istorio bat hasten dute.

Film Labur Onenaren Saria (3.000 euro, EITBk babestua): Writing poems at the end of the world, Wonwoo Kim.

Epaimahaikideen arabera:

Egunez eguneko bizitzan alderrai, soinuen eta irudien hiztegi bat biltzen duen filma. Zinemagileak inguruan eta gertatzen zaizkion gauzetan aurkitzen du hizkuntzarekin esperimentatzeko eta egunero soneto bat egiteko behar duen materiala. Filmazioa erritual gisa, petalo lehorren erritmoa, jauzika plastikozko pote batean, ofrenda gisa.

 

Sari bereziak

Publikoak hautatutako Film Onenaren Sari Berezia (1.650 euro): Cambium, Marina Lameiro eta Maddi Barber.

Gazteek hautatutako Film Onenaren Saria (1.500 euro, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren laguntzaz): Cuadro Negro, José Luis Sepúlveda eta Carolina Adriazola.

Epaimahaikide gazteen arabera:

Punto de Vistak proposatutako eztabaida kritikorako gunea bereziki aktibatu duen film honek aztergai du zinema dokumentalean performatibitatea eta gezurra tresna gisa erabiltzea erakunde boteredunen diskurtso politiko, historiko eta kulturala berridazteko. Horregatik, Punto de Vistaren Gazteriaren Epaimahaiaren saria da Cuadro Negro-rentzat.

 

Aipamen bereziak

Epaimahaiaren Aipamen Berezia: La prunelle rouge, Pierre Louapre.

Epaimahaikideen arabera:

Gure inguruaren parte itxuragabeak arakatzen dituen filma. Egunero igarotzen gara leku horietatik, baina ez ikusia egiten diegu. Filmak horixe egiten du modurik subjektiboenean, elementu mundutar behereenak poesia bihurtzen dituen barne behar eta ikuspegi batek bultzatuta. Poesia, desordenan ordenaren bat aurkitzeko modu gisa, etxe moduko pelikula bat eraikita, etxeak erortzen ari direnean.

Epaimahaiaren Aipamen Berezia: A., Ramón Balcells.

Epaimahaikideen arabera:

Ahotsak entzuten dira etxebizitza huts batean. Kamerak hori azaldu bitartean, bizitza bat hurbiltzen da iraganetik, pozik pareten artean. Ez dugu asko ikusten, ez dugu asko entzuten. Bere baliabideak ahalik eta gutxien erabiliz, ia xuxurlatuz, zinemak erakusten digu jada ez dagoenaren presentzia.