Albisteak

BAIONA

Herriko Etxea hiri elkargo bakarraren alde ageri da.


LASARTE ORIA

“II. Beldur barik” sarien banaketa egin zen Lasarte Orian, generozko bortizkeriaren kontrako lehiaketan. 12-17 urte bitarte Asier Omos eta Amaia Hartos izan ziren saridunak, 18-30 urte bitartekoetan Ane Galardi.


FRUIZ

Laster udaletxearen irisgarritasuna egokitzeko lanak hasiko dira. Bitartean egoitza Lurbarrira pasatu da, Aldai auzoko 90. zenbakian.


DULANTZI

Udal igerielekuetan dagoen taberna jatetxe kudeatzeko lehiaketa ireki da. Alokairual 2 urtetako epea izango du eta hilean 1.210€ ordaindu beahrko dira. Eskaerak egiteko epea abenduak 11-an bukatuko da.


ALFARO

Azaroan Errioxako Giza Bolondres Federakuntzak bolondresendako oinarriko formakuntza ikastaroa eskaini du.


HENDAIA

“Gu Geu” edizioa hasi da.


ITSASONDO

Autodefentsa ikastaroa antolatu dute abenduaren 19rako 9:00-13.30etara eskolako aterpean. 15 urtetik gorako emakumeentzako. Izena Kaxintanen eta Lurdes janaridendan eman daiteke edo 943881170 telefonoan.


GUEÑES

Eusko Jaurlaritzak Gueñeseko bigarren hezkuntzako institutu berria egiteko 5,13 miloi eman ditu.      


ARABA

Mahastiak landatzeko eskubideen eskualdaketaren eskaera egiteko epea, abenduak 15-ean bukatuko da.


FORUA

Urberuaga auzoko argiak hobetuko ditu Udalak, segurtasun gehiagorako eta erginkortasun energetikorako.