Albisteak

ELINBERRI

‘Joseba Aurkenerena Barandiaran’ – en agiri berria irakurgai.


PABE

Lagunt eta Maita elkarteak udazken honetan euskara eskolak, dantza eskolak eta bi abesbatza eder eskaintzen ditu, ekitaldi guziak Euskal Etxean burutzen ohi direlarik, hots, Buros etorbideko 94. zenbakian. Argibidea: http://www.laguntetamaita.fr/


ZALDUONDO ETA ASPARRENA

Bi udalerri hauen artean dagoen mugari behin betiko onarpena eman diote.


BERRIZ

Gutxi gora behera hilabeteko iraupena izango dute tren geltokiko nasak egokitzeko lanek.


IDIAZABAL

Abenduak 1ean hitzaldia Esther Renedorekin (fisioterapeuta) “Ezagutu zure reuma” izenburupean jubilatuen elkartean.



OIBAR

Udalak “Silo” alderdian garbigunea sortu du, helburua hondakin oro harantz inguratzea delarik.


IRUÑEA OKA

San Jose de los Llanos industrialdeko 2. sektorea urbanizatzeko proiektuari behin betiko onarpena eman zaio.


DERIO

Bizkaiko Aldundiak otsailean izandako eurite gogorren ondorioz gertatutako kalteak konpontzeko 159.879,89ko diru laguntza eman du.


GOIERRI

Trigoi triatloi taldeak ateak irekitak ditu taldekide berriak izan nahi dutenentzat. Taldean sartzeko 150 ordaindu beharko da, horren barruan jantzia, lizentzia, Antzizar kiroldegiko kuotan beherapena eta ikastaroak sartzen dira. Argibide gehiago 630661045 edo trigoitt.mendia@gmail.com .