Xanti Begiristain Madotz

MANEX ETA ZERRAMA

Irailaren hasieran, eskolara joaten hasi baino lehen, arratsalde batean, aitak Manexi zerrama zaharra pixka bat zaintzeko eskatu zion. Garai hartan, baserrian, zerri eme handi eta zahar bat zuten, oso-oso zaharra, hain zaharra zen, non itsu…


MANEX ETA SUGEGORRIA

Ekainaren erdialdean, larunbat goiz batean, Manexek karabina hartu zuen belarretara joan baino lehen, pixka batez ehizan aprobetxatzeko. Eguraldia bikain zegoen, eguzkitsu eta gardena; benetako belar giro zegoen. Bederatziak aldean, ondoko borda baten inguruan zihoan, karabina…


MANEX EHIZAN

Abuztuaren bukaera-bukaeran, txapelokerrekin izandako atsekabea, nola edo hala, gainditu ondoren, berriz ere karabina erabiltzen hasi zen, ehizan eginen bazuen. Arratsalde batean, baserritik atera eta goiko alderantz abiatu zen oinez, karabina aldean zeramala. Hainbat minututan belar…


MANEX ETA ESKOPETA

Hurrengo abuztuko egun batean, ondoko baserriko gizonak zeharo harrituta utzi zuen Manex, izan ere, halako batean bere aurrean plantatu eta zera proposatu zion, bakarka. -Aizak, Manex, begira, eskopeta hau ekarri diat eta proposamen bat egiteko…


MANEX ETA BUZTANIKARA

Apirileko egun batean, dagoeneko udaberrian ongi sartuta, Manexen baserrian belar berdea egiten hasi berriak ziren baratze ondoan, segarekin. Behiak, egunez, ukuilutik kanpora ateratzen zituzten euntzeetan bazkatzeko, baina urrixak eta txekorrak ez, hauek etxean uzten zituzten…


MANEX ETA KANPADENDA

Aspaldi hartan, Manexen baserrian, nondik edo handik, hule pila bat zuten eskuratua, hau da, zira moduko oihala. Baina, oihal ziratu hura erruz zeukaten lortua, fabrika batetik edo auskalo nondik. Kontua da, material hura ugaritasunean zutela…


MANEX ETA HESIA

Urte hartako irailaren bukaera aldean, Manexen baserrian, gurasoek karabina bat erostea erabaki zuten, seme-alabek hainbestetan adierazitako nahia asetzeko. Gauzak horrela, Manex ere noizbait txitean-pitean hasi zen karabina hura hartzen eta erabiltzen. Horrela, bada, zorioneko egun…


MANEX ETA ZAURIA

Irailean, oporrak bukatu eta Manexek berriz ere herriko eskolara joaten hasi behar izan zuen. Egun batean, goizeko hamaiketan, ohi bezala, jolas ordua iritsi eta haur guztiak kalera atera ziren. Goiz hartan, dena delakoarengatik, Manexi eta…


MANEX ETA ZULOA

Abuztuan sartuta, euntzeetako belar onduz ganbara osoa ongi bete ondoren, Manex ohartu zen belar pila handi haren gainean, oso barruan gainera, teilatu azpian, kateme batek kumeak eginak zituela. Gaztetxoa, betidanik oso mutiko mugitu eta begiluzea…


JOSUNE CARRION GALARTZA

Atzo, hau da, urriaren bederatzian, jakin nuen, goizean goiz, utzi gintuzula betiko, gaixotasun luze eta gaizto baten ondoren. Min eta atsekabe handia hartu dut. Bizitzak aspaldian banandu gintuen eta bakoitza bere aldetik eraman. Zoritxarrez, azken…