Xanti Begiristain Madotz

AUZO LOTSA 58 AFARI INSTITUZIONALA

  Gau batean, Yamaguchiko Udalak, Iruñeko ordezkariak afari instituzional batera gonbidatu gintuen, eta, gorago esana gelditu den bezala, ordurako, Juan Luis Sanchez de Muniain alkate ordeak, amore emana zuen bere ahaleginean eta ez zen saiatu…


AUZO LOTSA 57 BAZKARI INSTITUZIONALA

  Yamaguchi hirian ginenean, egun batean, hango udalak, bazkaltzera gonbidatu gintuen Iruñetik joandakoak; bazkari instituzionala izan zen, noski. Bazkaria baino lehen, ongietorri-hitz batzuk izan ziren haien aldetik, eta, esker oneko beste hitz batzuk nafarren aldetik….


AUZO LOTSA 56 YAMAGUCHI HIRIAN

  Mende honetan, 2006. urtean, Iruñeko Udalak bidaia instituzional bat antolatu zuen Yamaguchi hirira joateko. Dagoeneko, behin baino gehiagotan esana gelditu den bezala, Nafarroako hiriburua aspalditik dago senidetuta Japoniako hiri horrekin. Hori dela eta, Iruñean…


AUZO LOTSA 55 MALETAKO MAKILATXOA

  Garai hartan, Iruñeko udaletxeko Hirigintza Batzordean, behin baino gehiagotan, izaten nituen ahozko borrokak eta gatazkak, Yolanda Barcina alkate andrearekin eta bere koaliziokoekin, lege araubide jakin baten inguruan. Izan ere, puntu hartan, botoien, txirrinen eta…


AUZO LOTSA 54 ENRIQUE MAIA ETA BALUARTE

  Iruñeko Baluarte izeneko batzar jauregi eta auditoriumak, hasiera-hasieratik sortu zuen dezenteko eztabaida, arrazoi bat baino gehiagorengatik, gainera. Alde batetik, Armada etorbide aldean jarri zuten igogailua, oso erabilgaitza zelako gurpil aulkian zihoazen pertsonentzat. Bestetik alde…


AUZO LOTSA 53 IGNACIO POLO ETA ESKAILERA ARRAPALADUNA

    Pasadizo honetan, berriro ere, Ignacio Polo Guilabert jaun bitxia agertzen zaigu, izan ere, Iruñeko Arrotxapea izeneko auzoan, etxe batzuen artean, bazegoen oztopo arkitektoniko bat, nire ustez, behintzat, konponbide erraz samarra zeukana, borondate ona…


AUZO LOTSA 52 IGNACIO POLO GUILABERT ETA ITURRIAK

  Udal agintaldi hartan, hau da, 2003tik 2007 bitartean, Ignacio Polo Guilabert jauna izan zen hiri-altzarien zinegotzi delegatua. UPNko militantea zen, nahiko egoskor eta zakarra. Bere ardura, besteak beste, hiriko bankuak, iturriak, autobus-geralekuak, barandak, kale-argiak,…


AUZO LOTSA 51 NARRAZIO SARIAK BANATZEN

  Dagoeneko ez da inoren sekretua, Yolanda Barcina Angulo, garai hartako Iruñeko alkate andrea zena, euskalduna ez izateaz gain, ez zela batere euskaltzalea, nahiz eta bere ama, Jose Migel Barandiaranen ahaidea omen zen. Iruñean, euskarari…


AUZO LOTSA 50 YOLANDA BARCINA ETA SIMON SANTAMARIA

  Urte bateko sanferminetan, agian hirugarrena izanen zen, ez dut ongi gogoratzen, kontua da, une hartan, jada, udalbatzako partaide guztiak prest ginela kalera ateratzeko, egun hartako prozesioan parte hartzera.   Urte hartako prozesio hark, bazeukan…


AUZO LOTSA 49 PROZESIOAK

  Sanferminetako udal prozesioak iristen zirenean, arrunt deigarria gertatzen zitzaidan, alkate andreak eta bere sokako zinegotzi guztiek nola jokatzen zuten nirekin, alegia, jakina baita, garai hartan, orain bezalaxe, aulki gurpildunak ezin zirela atera udaletxetik kalera,…