Xanti Begiristain Madotz

AUZO LOTSA 39 ZEZENKETA BURU IZATEA

  Urte hartako egun batean, 2003ko uztailaren 9an, zehazkiago esanda, gure alderdi politikoko kide bati egokitu zitzaion zezenketa buru izatea, hau da, Jabier Eskubi Larratzi, baina, orain gogoratzen ez dudan arrazoiren batengatik, niri proposatu zidaten…


AUZO LOTSA 38 LEHEN PROZESIOAN

  Eta gauzak hala, 2003ko uztailean lehen sanferminak iritsi ziren niretzat, zinegotzi bezala, jakina, eta, haiekin batera, nire lehenengo prozesioa. Nik, Iruñekoa ez izanik, lehendabiziko urte hartan, erabaki nuen parte hartzea sanferminetako ekitaldi guztietan edo…


AUZO LOTSA 37 AUTO OFIZIALAK

  Bitxia bada ere, Iruñeko Udalean lanean aritu nintzen lau urte haietan, hau da, 2003tik 2007ra arte, ni izan nintzen zinegotzi gutxietako bat, egunero-egunero neure kabuz joaten zena udaletxera, eta, baita etxera itzuli ere, lana…


AUZO LOTSA 36 UDALETXEKO KOMUNAK

  Iruñeko udaletxean lanean hasi nintzenean zinegotzi moduan, hau da, 2003. urtean, eraikin osoan, oker ez banago, komun bat bakarra zegoen egokituta elbarrientzat, eta, gaizki ez badut gogoratzen, gainera, behean zegoen kokatua, alegia, minus bat…


AUZO LOTSA 35 KARGUA HARTU ETA BEREHALA

  Ni sekula santan ez naiz sentitu politikari, eta, askoz gutxiago oraindik politikari ona. Horretarako, nik uste dut, prestakuntza handia behar dela, eta, baita balio izatea ere. Nik biak faltatu izan ditut bizitza honetan. Hala…


AUZO LOTSA 34 AITZAKIA MERKEA

  Nafarroako Gutxitu Fisikoen Elkarte-Koordinakundean, betidanik lanean aritu ginen, gizartean eragin positiboa izateko, eta, are gehiago oraindik, ahal baldin bazen behintzat, eragin on hura politikariei transmititzeko, gero beraiek haien kudeaketa egokiak egin zitzaten, oztopo arkitektonikoak…


AUZO LOTSA 33 ESZEDENTZIARIK EZ

  Azken hamarkada hartan, alegia, 90eko hamarraldian, Iruñeko Agoitz kaleko Pablo Saratsate kontserbatorioan jarraitzen nuen musika ikasten, besteak beste, txistu musika tresna. Urte jakin batean, bosgarren maila ari nintzen lantzen, ahal nuen neurrian. Argi dago…


AUZO-LOTSA 32 BESTE IBILBIDE BAT

  Hamarraldi berberaren hasieran, ekain aldean-edo, jakin nuen, Nafarroako Gobernuko euskaltegia, hurrengo ikasturtean, Azpilagaña auzoko solairuarte batean egonen zela kokatuta. Gauzak hala, berehalaxe aztertu nuen Iturrama auzoko gure etxetik, euskaltegiaren kokagune berrirainoko ibilbide osoa, eta,…


AUZO-LOTSA 31 LOTERIA

Hurrengo pasadizo hau, hobeki ulertzeko, komeni da jakitea, aurreko urteetan, Iruñean, ezaguna izan zela elbarrien loteria bat, hau da, estatu osoan, desgaitasunen bat zuten pertsonak, batez ere, elbarri fisikoak, ba, aritu ziren loteriako txartelak saltzen,…


AUZO-LOTSA 30 PABLO SARATSATE KONTSERBATORIOA

  Hasteko eta behin, inor harrituta geldituko balitz abizen hau honela idatzita ikusi ondoren, Euskaltzaindiaren webgunean begiratzeko gomendatuko nioke, eta, gero, eztabaida liteke. Eta orain, bai, orain gaiari helduta, zera kontatu behar dut, alegia, 90eko…