JAUN DONE SATURDI

Lagun hurbil batek galde egin berri dit ea zein den nafarron hiriburuko, Iruñeko Alde Zaharreko burgo, populazio gune bati historikoki egokitu zaion izena, hau da, ea “San Saturnino” edo “San Zernin” deitu behar ote diogun. Izan ere, gure artean Satur edo Zernin izena dutenak badira.

Nik, ziplo, ondorengoa ihardetsi diot, izen horiezaz landa artxibategietako agirietan bertze izenik ere badela, hain zuzen ere Iruñeko jendeak, iruñsheme-iruinalabek, eta oro har nafarrok mintzatzerakoan erabiltzen ohi genuena: jaun done Saturdi.

Eta maleruski aspaldi hil zitzaigun Jose Maria Lakarra historialariak isuririko hitz batzuk oroitu ditut:

“Nos asalta la preocupación de estar reconstruyendo el pasado de un pueblo que se expresa por escrito en un idioma que no es el que habla, y que el suyo se le escapa a través de los documentos”.