Txemak aspaldi jakin nahi zuen ea Larragan euskaraz mintzatu ote denentz. Bada, horren alde hamaika froga dago, haien artean toki izen zaharrak, auzokideek euskaraz bazekitela zioten lekukotasunak…
Oraingoan, eta labur derragun, udalerri izena aipaturen dugu. Izan ere, Larraga euskara da, eta ez dut uste duela mende luzeak euskaraz ez zekien lagun talde batek bere herria euskaraz izendatzen ohi zuenik… Larraga euskal izen garbia baita: Larre+aga. Hots, belar, busti, abereendako bazka dagoen tokia.
Izadiari lotura duten horrelako izenak euskaraz arruntak dira, zuhaitzen inguruan kasu: Urkiaga, Pagoaga, Arteaga, Lizarraga, Zumarraga, Aginaga, Altzaga, Ametzaga, Astigarraga, Gorostiaga… Eta ez bakarrik zuhaitzak: Arriaga, Gatzaga… Nola ahantzi Soltxaga edo Orreaga?
Erro berekoak ere badira, bai toki bai abizen gisa: Larra, Larrate, Larrea, Larreta, Larragoa… Edota Auñamendiz iparralderantz desitxuraturiko, “Larrague”, hau da, Larraga berbera. Ai ene, Auñamendiz hegoalderantz honelako saiakerak ere burutu baitzituzten, aspaldiko “La Raga” lekuko.
Larragarren artean, XIX. mendea arte euskaraz hitz egin edota ulertu baita!