LARRAGA (3)

Txemaren eskaera bati jarraikiz, bertze datu bat karrikaratu nahi dut. Hain zuzen ere, erromatar aldikoa zen idazkun bat aspaldi topatu zen Larragan. Bertako testua, ohikoa denez, latinez idatzirik dago. Gurean, baina, eta hau ere nahikoa ohikoa denez, orduko eta bertoko lagun baten edota sinesmen baten izena ageri da. Eta izen hau, jakina, bertokoen hizkuntzan dago idatzirik.

Kasu honetan sinesmen bat da, euskaraz: Errensa.

Honatx idazkunari dagokion balizko irakurketa bat:

“Domicia Maternak Errensari, Julia Crista libertarendako, bere izenean, hitza bete zuen”.

Agi denez, erromatar aldiko gizartearen ispilua da, “liberto” emakume baten aipamena eta guzi, nafarrok erromatar munduan bizi baikinen, baina gure hizkuntza, euskara, erabiliz. Larragan ere bai, nola bertzenaz!