Gaur gure Elinberri Argibide Hiriko elkarrizketa atala estreinatzekotz Ibai, Iker eta Julen ditugu gurean, Altxatu Irunberriko musika taldearen partaideak.
Arratsaldeon Ibai, Iker eta Julen,
1.- Zer dela hasi zineten musika arloan?
Txikitatik musika izan dugu gustoko eta bakoitza bere bidetik hasi egin zen. Azkenean hirurok elkartu eta Altxatu sortu genuen.
2.- Zein musika tresna jotzen duzue bakoitzak?
Ibai: gitarra eta ahotsa
Julen: baxua
Iker: bateria
3.- Zertan datza zuen lana talde barruan eta nola kudeatzen duzue?
Azken finean hirurok gara taldea eta bakoitzak bere eginkizuna du. Horrela izan arren hirurok gara musika egiten dugunak eta musika hori elkarrekin batzen dugunak.
4.- Hitzak nork egiten ditu eta nondik inspirazioa?
Nik (Ibaik) egiten ditut eta inspirazioa gauza konplikatua da azaltzeko baina gehien bat inguratzen didaten gauzak hartzen ditut inspirazio.
5.- Zein musika mota eta talde nahiz bakarlari entzun ohi dituzue?
Musika motari dagokionez Punkrock taldeak ditugu gustoko: The Clash, Ramones, Rancid, Social Distortion, Toy Dolls… eta Euskal Herriko taldeak ere, gehienbat Hertzainak eta Kortatu.
6.- Zer dela eta aukeratu duzue “Telebista itzali” abestia bideoklipa berria egiteko?
Egia esan oso erraza zelako gai horri buruz bideoklip bat egitea eta era berean abesti zuzen-zuzena zelako.
7.- Hurrengo hilabeteetan zer egiteko asmoa duzue?
Jo, jo eta gehiago jo jajajaj!!!
Altxaturra hasi dugu eta uda bukatu arte kontzertu mordoxka emanen ditugu, gauzak horrela jarraituz gero.