EKONOMIA IKASTEN DUGU… EKONOMIALARIEK ENGAINATU EZ GAITZATEN I

Ana Lasa

Zizur Nagusiko institutuko ekonomia ikasleak gara eta gure esku dago egunkari honen atal hau hilero betetzea. Gure helburua azken finean ez da zuek ekonomialari bihurtzea; hala ere, egunero telebistan zein irratian azaltzen diren albisteak eta gaur egun denok kezkatzen gaituzten kontuez jabetzea da eta ulertzen saiatzea. Beti ere saiatuko gara modu nahiko ulergarri batean azaltzen eta zuen arreta pizten. Gure lehen testu honek duen izenburuak nahiko ondo islatzen du gure helburua; izan ere, politikoek edo esatariek dioten guztia egia al da? Nola jakin dezakegu egia den, gure ekonomiaren gaineko jakintza murritza bada eta gure kontura ikasi badugu? Izenburua, Joan Robinsonen esaldia da, eta honen arabera, ekonomia ikasteko zergati garrantzitsuena horixe da. Aipatutako Joan Robinsonen esaldiari buruz hurrengo egunean idatziko dugu; beraz, ez utzi gure ekonomia atala irakurtzeari!