EKONOMIA IKASTEN DUGU… EKONOMIALARIEK ENGAINATU EZ GAITZATEN II

Ana Lasa

Joan Robinsonek idatzitako liburu baten aurkezpenean, ekonomia konbentzionalaren kritika ikaragarria egin zuen eta beste ekonomia mota bat proposatu zuen. Robinsonen esanetan ekonomia konbentzionalak neurri bakar batzuk proposatzen zituen, eta horiek baliagarriak ziren bakarrak, ez besterik. Ekonomia zientzia zehatza dela sinistarazi nahi digute, gure parte hartzea oztopatuz. Gainera, unibertsitateko ikasleek ekonomia ikasteko erabilitako testu liburuek gizarte kutsua edo eragina baztertzen dute. Horrela, ekonomia giza- zientzia bezala azaldu ordez, zientzia zehatzetzat hartzen da. Beraz, ikasleak kurtsoa bukatzean konturatzen dira ikasitako guztia ez dela errealitatean islatzen dena. Joan Robinsonek proposatutako ekonomiak ikasleak kontzientziatzea zuen helburu, haiek ekonomia giza- zientzia dela ulertu eta onartzea; baita gizartearen interesak kontuan hartzea ere. Robinsonek beste ikuspuntu bat azaldu zuen eta ikasleak kritikoak izatea eskatu zuen.

Orain ados zaudete ekonomia ikasteko zergatiarekin eta beharrarekin ?