EKONOMIA JATORRIA ETA GARAPENA HISTORIAN ZEHAR.

Maialen Martinez

Ekonomiaren jatorria ez da orain dela  bi eguneko kontu bat. “Ekonomia” hitzaren sorburua Grezian koka dezakegu eta etimologikoki bi hitzetatik dator: Oikos (etxea edo ezkontza) eta Nemos (arauak). Beraz, etxea aurrera eramateko arautegia izan litzateke bere esanahia.
Etxe bat edo familia bat aurrera eramateko beharrezkoa da familia horrek dituen baliabideak ongi kudeatzea eta, beraz, ekonomia hitza administrazioarekin lotzen dugu.
Ekonomia garatuz joan da eta 3 etapa bereiz ditzakegu: Lehenengoa, ekonomia grekoen garaitik XV. mendera arte, ekonomia etikotzat hartua; ekonomia giza-baloreetan oinarritzen zen eta arau multzo bat bezala ulertzen zen. Bigarrenik, ekonomia administrazioa (zuzendaritza) bezala, XV. mendetik XVIII. mendearen erdialdera arte. Garai honetan ekonomiaren funts etikoa desagertu egin zen eta erregeek (absolutistak, gehienetan) boterea eskuratzeko eta hau eusteko tresnatzat hartuta izan zen. Berez, erregea aberasteko tresna zen. Azkenik, iraultza industrialetik aurrera, ekonomia zientzia bezala ulertu izan da, XVIII. mendearen bukaeratik gaur egun arte. Oraingo honetan ekonomiaren funtzionamenduaren ezagutzaren garrantzia aurreikusten da. Garai honetako Adam Smith (1723-1790) ekonomia modernoaren “aitatzat” hartzen da.