GABEZIA EZ DA POBREZIA

Olaia García

Pobrezia ez da gabezia.

Pobrea gutxienezko edo oinarrizko beharrizanak asetu ezin duena da. Beraz, pobrea, pobrezian bizi den heinean duintasunezko bizitza ezin du izan (janaria, bizitokia, hezkuntza, osasuna …)

Aldiz, gabezia nahi dugun adina ondasun eta zerbitzu ezin dugunean lortu ematen den egoera da, beraz, gizaki guztiok pairatzen dugu, bai pobreak eta bai aberatsak (niri gustatuko litzaidake munduari bira bat ematea, baina ezinezkoa dut.)

Gabezia bai pobreek bai aberatsek jasaten dute, baina norberak maila ezberdinetan. Horregatik ezin da esan bi kontzeptu hauek gauza bera direla.

Beraz, gabezia ez da pobrezia.