TXORIEN ERAZTUNEZTATZEA

Txoriek eguzkiarekin lotura haundia dute, migratzaileak beti udaberri-udan bizi izaten dira, iparraldean negua denean haiek hegoaldeko udan daude. Batzuek udako solstizioarekin simetria harrigarri batekin bere bidaia egiten dute. Egun hori baino aste batzuk lehenago iristen dira eta egun hori pasa eta gero aldentzen dira, martxoan etorri urrian alde, apirilean etorri irailean aldendu eta maiatzean etorri abuztuan aldegin.

Kumeak izateko garaian eguzkiarekin harremana txori arrek abesten dute, eguzkia atera baino 44 minutu lehenago abesten du zozoak (mirlo – merle noir), usapalak (tortola – tourterelle des bois) 27 minutu lehenago, erregetxo (reyezuelo – roitelet huppe) 22 minutu lehenago, eta abar.

Eraztuneztatzeari esker txori migratzaileei buruz gauza asko dakizkigu, baina nola hasi zen dena?

Holandako baserritar batek letoizko eraztun bat jarri zuen antzar basati baten hanka batean, bertan lekua, izena eta data ipiniz: 1806. Ba Danzigen 1835. urtean aurkitu zuten antzar basati hura.

Mortensen daniarrak 1890. urtean zinkezko eraztunekin txoriak markatu zituen, gero 1899. urtean aluminiozko eraztunekin jarraitu zuen. Hil zenean 1921. urtean 6000 txori eraztunduta utzi zituen. Gaur egun hamaika eraztuntze elkarte daude, Euskal Herrian Aranzadi elkartea daukagu.

Atakomendi