ZER DA EKONOMIA?

Nahia Valencia

Lionel Robbins (1898-1984) ekonomiaren inguruan definizio hau eman zuen: “Ekonomia da, giza jokabide aztertzen duen zientzia, honako bi hauen arteko erlazio gisa: batetik, helburua eta bestetik, hainbat aplikazio edo erabilpen dituzten bitarteko mugatu batzuk”.
Zer adierazi nahi du definizio honek? Beste modu errazago batean definituko dugu:
“Ekonomia, naturan dauden baliabide urrien eta gizakiak dituen beharrizan mugagabeen arteko erlazioa aztertzen duen zientzia da”.
Definizio honetan hiru ideia nagusi daude: alde batetik, naturan dauden baliabideak urriak direla, hau da, agortzen direla. Bestetik, gizakiak dituen beharrizanak mugagabeak direla, hau da, ez direla amaitzen. Azkenik, gizakiak erabaki behar duela nola kudeatu edo administratu bere baliabide urriekin, ahalik eta beharrizan gehien asebetuz.
Horregatik, ekonomia, giza zientzia dela esaten dugu, gure jokabide eta parte hartzea garrantzi handia duelako.