Hiri ospetsuak ohore emaile dira beren fundatzaileentzat,
eta bere buruaz harro denak ez du etorkizunean aipatua izan nahiko
horiek hondatu izanaren kausaz.
Hala, behintzat, munduko hirietan,
Erroma da, zalantzarik gabe, handiena eta ospetsuena,
belaunaldi askoren eta gizon entzutetsuen
izerdiz eta dohainez eratua.
Bidegabea litzateke, sekula guztiko gizonen
—iraganekoen zein etorkizunekoen— begietara,
hiri hori hondatzea.
Hala egiten baduzu Enperadorearen kontrako zure borroka horretan,
zeure ondasuna ere hondatuko duzu Erroma hondatuta.
Bestaldera, hiria babestuta,
zeure erreinuko perlarik ederrena atxikiko duzu.
Garaitua bazara,
ez espero inolako errukirik Erroma hondatzen baduzu.
Ez duzu probetxurik aterako horrela jokatuta, gogoratu.
Eta pentsatu, hala berean, zure garaiko gizonek
eta etorkizuneko belaunaldiek zure jokabidetik epaituko zaituztela.