Abiapuntua: Animaliaren hizkuntza

Eta mina helduko da
gupidagabe

animalia zartatuaren bila.

***
Argia urratzearekin batera
iratzarri eta azala zatitzen dut.

Eskuak lehenbizi

zartadurak ondoren
ukabil itxiak
azazkalak
hatz-koxkorrak.
Ahoa
aurpegia
begiak orduan.
Begiak irekitzen ditudala amesten dut

baina begirik eztago

eta gezurrak gorputz ñimiño baten itxura hartzen du,
monjorratz batena

zeinek

/muxu baten antzera/

arrail guztiak erauztera

jolasten den neskatilarengan iltzatzean

garrasi egiten duen.

… kristaleko zerbait erori
eta apurtzen bada
alferrik da konpontzen saiatzea.
Eskuetan zauriak irekiko dizkizu
.
Igor Estankona

Eta mina helduko da
gupidagabe

animalia zartatuaren bila.

***
Argia urratzearekin batera
iratzarri eta azala zatitzen dut.

Eskuak lehenbizi

zartadurak ondoren
ukabil itxiak
azazkalak
hatz-koxkorrak.
Ahoa
aurpegia
begiak orduan.
Begiak irekitzen ditudala amesten dut

baina begirik eztago

eta gezurrak gorputz ñimiño baten itxura hartzen du,
monjorratz batena

zeinek

/muxu baten antzera/

arrail guztiak erauztera

jolasten den neskatilarengan iltzatzean

garrasi egiten duen.