AMIANO MARTZELINO (K.O. 395)

Hunoak ezin itsusiagoak dira.

Jaio orduko, masailetan ebaki sakonak egiten dizkiete umeei

bizarren zainak hondatzeko.

Mozkoteak eta bizkorrak dira,

lepo zabalekoak eta itxura beldurgarrikoak.

 

Hain daude zailduta, ez baitute surik behar;

jatekoa ez irakin eta ez egosi egiten dute;

non edo han harrapatzen dituzten zainak janez bizi dira,

eta ipurpean, zaldien bizkar hutsaren gainean,

haragi puska izaten dute eskura.

 

Gaua ez dute inoiz idorpean igarotzen,

hor ez baitute babesik sentitzen.