Bilatu gabe aurkituko zaitut, bilatu gabe aurkituko nauzu.
Egun argitsuen iluntasunean, itzaletan, ekaitzaren ur tanta batetan, udazkeneko hosto hegalari batetan, mendi tontorrean edo itsasoaren kresalan… batek daki non baina hor zaude, eta aurkituko zaitut, aurkituko nauzu.
Begirada galdu batetan, itsumustuko laztan batetan, irribarre konplize batetan, hozkirri baten atzean… baina bilatu gabe aurkituko zaitut, aurkituko nauzu.
Kantu ezezagun baten akordeetan, garrasi baten ohiartzunean, noraezean dabilen tximista batetan, doministiku batetan… aurkituko zaitut, aurkituko nauzu.
Min zahar batetan, zauri ireki batetan, bihotzeko arantza batetan. Hor nonbait zaude, edalontzi baten sakontasunean, begi negarti batetan, izerdi lizunean, sorgin dantza batetan, hemen han edo inon ez.
Eta aurkitzen ez banauzu, eta aurkitzen ez bazaitut, lasai nago, bilatu gabe galtzerakoan,aurkituko bainaiz.