Bero dago eta euria egin du,
belarra berde eta arrosadiak loratu.
Hasi dira saltzaileak tratuan,
ekarri dutena salduan.
Eguzkia argitzen hasten denetik
ilunabarrera arte,
mundu guziak bere harat-honatean
hiria betetzen du bizitasunez eta zereginez.
Hiria mukuru dago, eta belardian
mahaiak eta saltokiak jarri dituzte.