BONBOIAK

Osagaiak:

–   300 gramoko txokolate tableta bat (txokolate hutsezkoa, txokolate eta esnez egindakoa, aukeratu!)
–   100 gramo txerri-gantz

Egiteko modua:

Bi osagaiak Maria bainuan egosi eta ia osotara urturik daudenean, sutik kendu eta ongi nahastu txokolate-ontzak ongi disolbatu arte. Behin dena likidotu denean, aurretik prestaturiko moldeetan jarri eta hozten utzi. Aukerakoa da moldeetan botatzerakoan fruituren bat edo nahi den osagaia jartzea, norberaren arabera. On egin!