Iraganeko zenbait gertaldi
distira bereziz gailentzen dira
beren handitasun eta aberastasunagatik.
Urrezko aro utopikoak ez izanik ere,
harri eta zur uzten gaituzte […]
Zer ikusteko dute aldi horiek elkarrekin,
zer da gure jakin-nahia eta irudimena pizten duena,
ez bada indar erakustaldi luze bat, ekinaren ekinez
gizartearen izate osoa eraldatzen duena
eta orobat —ez bakarrik artean baita giza ohituretan ere—
monumentu iraunkorrak sorrarazten dituena?
Horrelako aldiak zergatik gertatzen diren galdetuta,
azalpen zerrenda amaigabea osa daiteke.
Ez dago motiborik pentsatzeko beren sorreran eta garapenean
lege berak bete dituztela,
baina beharturik gaude horien gainean gogoeta egitera,
eta balio digute gizateriaren historiako
une gorenak eta gainbeherak alderatzeko.