Ilustrazio hitza erabiltzen denean, XVIII. mendeko Frantzian egon den mugimendu
intelektual indartsuenari egiten zaio erreferentzia,
gizartea irauli ez baizik eta hura hobetu asmo zuen mugimenduari.
Helburura iristeko batez ere hezkuntza hedatu beharra zegoenez,
egokia zuketen lelo hau erabiltzea: “Ez dago iluntasunik, ezjakintasuna baizik”.
Helburu hori dela medio, esan daiteke Ilustrazioa izan zela
Frantziar Iraultzaren kausetako bat,
baina oraindik ez dago garbi zenbaterainoko garrantzia izan zuen
beste faktore batzuen aldean; besteren artean, ekonomiaren eta finantzaren aldean.
Edonola ere, ziur esan dezakegu
ideia berriak nahikotxo lagundu zuela eskolatuen artean behintzat
XVIII. mendeko erakundeen oinarrietako uste asko ahuldu zitezen.
Hala ere, kritika soiletik harago joan zen mugimendua.
Zientzialariek eta filosofoek zenbait printzipio deduzitu zituzten,
gero gizakiaren izaera aztertzeko erabili izan direnak
eta gaur egungo metodo psikologiko eta soziologiko
hain ezagunei hasiera emateko balio izan dutenak.
Hala berean, printzipio horiek aurrerabidearen teoria ekarri zuten,
zeinak gizakiaren berezko perfektutasuna azpimarratzen zuen.
Horrekin bateratsu, nortasunaren eta banakotasunaren
ikusmolde zabalagoa eratzen joan zen.