Dosia

Itzartu.

 

Begiak ireki.

 

Jaiki.

 

Ispiluan zure burua begiratu.

 

Non zauden galdetu.

 

Lanera.

 

Etxera.

 

Dosia hartu.

 

Dosia?

 

Eta gero ohera.

 

 

Egunerokortasunaren kateetatik ihes egin, Gizarteak niretzat finkatutako helburuari uko egin,

hori da helburua.

 

Dosiaren helburua.

 

Ahaztea.

 

Errezeta aurkitu nuen,

zure kopetaren ximurretan eta hatzen kurbetan,

hanketan,

oinetan,

ibiltzeko eran.

 

Dosi hutsa zara niretzat,

errebeldia gutxi batekin,

aspaldiko garaietako hitz batzuk

entzutea zure ahotik.

 

Muxu goxoak,

Besarkada amaigabea.

 

Eta maitasun pixka bat,

Larrua, larruarekin elkartzea,

Eskuak zure izkinetan galtzea.

 

Hori da dosia.

 

Hartu.

 

Eta bihar gehiago.