“Familia tradizionalaren eredu estereotipatua taldekatze nuklear bat da. Familia-gune honen ezaugarriak ondorengoak dira: gizonezko bat eta emakumezko bat ezkontzaren bitartez elkartuak daude, elkarrekin izandako seme-alabak beraiekin bizi dira; gizonak etxetik kanpo lan egin eta familiaren biziraupenerako baliabide ekonomikoak lortzen ditu; eta emakumeak seme-alabak zaintzearen erantzukizuna du” (Palacios eta Rodrigo, 1998, 32. orr)
Esan dezakegu familiaren kontzeptu hau duela urte gutxi arte eman dela, soilik familia eredu bat existitzen zen gizartea izan dela gurea XX. mendearen ia amaierara arte.
Gaur egun, hau da, XXI. mendeko bigarren hamarkadan gaudelarik, familia mota asko daude gure artean; guraso bakarreko familiak, guraso biak sexu berekoak, ezkondu gabeko gurasoak… eta askoz gehiago. Behin errealitate hau onartuta, ekin ahalko diogu hezkuntzan benetan behar duen tratua emateri.
Baina, familia ezberdinak daudela erakustearen ardura ez da soilik hezkuntzarena. Argi dago hezkuntzak paper oso garrantzitsua duela, izan ere, umeek denbora gehien ematen duten tokia da eskola.
Adibide argi bat jartzearren, noizbait ikusi dugu telebistako iragarki bat non familia homosexual bat agertzen den? Edo guraso bakarrekoa?
XXI. mendea aspaldi hasi zen, beraz, izan gaitezen zentzudunak eta errealitatea islatzen duen eskola eta gizartea sor dezagun. Gaur egun, “sexu heziketak” ez du toki askorik hezkuntzan, eta familia bezalako gai batek ez du behar duen garrantzia bereganatzen. Horregatik, hezkuntza hezkidetzailea gure eskoletan ezartzeko garaia da, ikasleek gizartean dagoen egoera erreala zein den jakin dezaten, eta etorkizun oparoago bat eraiki dezaten.