Mundua gero eta okerrago doa; artzainek eta behizainek gehiago eskatzen dute
beren lanagatik baile batek eskatzen zidana baino.
Nire garaian, langileek ez zuten gari-ogirik jaten.
Babak edo zereal arruntagoak janez bazkatzen ziren,
eta ura bakarrik edaten;
esnea eta gazta festa ziren haientzat.
Orduan horrelakoentzat mundua behar bezalakoa zen.
Hiru gauza gupidagabe, bere gisa utziz gero:
uholdea, sutea eta jendetza.
A, gure garai hori!, nora zoaz?, herriak,
bere zereginez bakarrik kezkatu behar zuenak,
bere jaunek baino hobe bazkatua izateko eskatzen baitu…