JULIO ZESAR (K.A. 51)

Galiak hiru alderdi ditu:

batean belgikarrak daude, bestean akitaniarrak

eta bestean beren burua zeltar izendatu eta guk galoak esaten diegunak.

Denek ere beren hizkuntzak, ohiturak eta legeak dituzte.

 

Galoak Garona ibaiak bereizten ditu akitaniarretatik,

eta Marnek eta Senak belgikarretatik.

Denetan ausartenak belgikarrak dira,

gure luxuzko probintzia finetatik oso apartean bizi direlako

—eta gutxitan iristen dira merkatariak hara kemena gutxitzeko moduko gauzekin—

eta germaniarren auzokideak direlako

—Rhin ibaiaren bestaldean bizi dira, eta beti ari dira gerran elkarrekin—.

Arrazoi horrexegatik beragatik dira helvetiarrak

gainerako galoak baino ausartagoak,

ia egunero dabiltzalako germaniarrekin borrokan,

dela mugak babesten dela haienak inbaditzen.

 

Galoen lurraldea, beraz, Rodano ibaian hasten da,

eta muga egiten du Garonarekin, Ozeanoarekin eta belgikarren lurraldearekin;

sekuanoen eta helvetiarren aldetik, Rhinera iristen da, eta iparralderantz egiten du.

Belgikarrak Galiako azken mugetan hasten dira,

eta Bas-Rhineraino zabaltzen, iparralderantz eta ekialderantz.

Akitaniak, berriz, mendebaldetik eta, iparreko aldean, Garonatik Pirinioetarainokoa

hartzen du, eta orobat Hispania bainatzen duen Ozeanoaren alderdia.