KATON (K.A. 195)

Zer ohitura klase da jendaurrean ibili

eta kaleak inbaditze hori eta besteren gizonei ekitea?

Ezin zenuten hori bera bakoitzak zeuen etxeetan zeuenari eskatu?

Edo, bestela, zer zarete publikoan limurtzaileagoak pribatuan baino,

eta arrotzarentzat gehiago zeuenentzat baino?

 

Geure zaharrek nahi izan zuten emakumeek

ezer ere ez egitea, ezta pribatua ere, tutorerik gabe

eta aiten, anaien eta senarren aginpidean egotea.

 

Geuk, jainkoek hala nahi badute,

orain zeregin politikoetan ere jasan behar izaten ditugu,

baita ia-ia foroan eta batzarretan eta hauteskundeetan nahasian egotea ere.

 

Gauza ororen askatasuna desio dute,

are gehiago libertinajea, egia esan behar bada.

Eta hori lortu badute, zertan ez dira saiatuko?

Berdinak izaten hasiko diren bezain laster, gailendu egingo dira.