LIMOI KREMA (MOUSSE-A)

Osagaiak:
2 limoi
Esne kondentsatu bote bat
Azukrea (aukerakoa) 

Egiteko modua:
Azken-buruko hau, hotzean egiten da.  Ontzi batean, 2 limoien zukua, esne kondentsatua eta azukrea jarri eta irabiatuko ditugu. Ondoren banakako ontzietan banatu eta limoi-birrindura pixka bat bota gainetik. Huts egingo ez duen bukaera!!!!