Joanek, Jainkoaren graziaz Ingalaterrako erregea, Irlandako jauna,
Normandiako eta Aktianiako dukea eta Anjouko kondea den honek,
artzapezpikuei, apezpikuei, abadeei, kondeei, baroiei, epaileei, basozainei,
sheriffei, probestuei, ministroei eta baile eta fededun guztiei, osasuna.
Jakizue, Jainkoaren argitasunez, gure arimaren eta gure arbaso
eta oinordekoenaren salbaziorako, Jainkoaren ohorez eta Eliza Santuaren gorespenez
eta gure erresumaren ereformarako, aholkulari gure aita ohoregarriak ditugularik,
Esteban Canterburyko artzapezpikua, Ingalaterrako gotzainburua
eta Erromako Eliza Santuko kardinala, Henrike Dublingo artzapezpikua,
Gilen Londresko apezpikua […] eta beste meneko leial batzuk.
1) Jainkoaren izenean, lehenik hauxe adosten dugula karta honekin:
geuk eta geure oinordekoek betirako berrestea
Ingalaterrako Eliza librea izango dela
eta ez duela inolako eskubiderik eta askatasunik galduko.
Aukeratzeko askatasuna zaintzea nahi dugu,
horrek ematen baitio Ingalaterrako Elizari osperik handiena eta behinena […].
Hala berean, hauxe adostu dugu geuk eta geure oinordekoek:
betirako gordetzea erresumako gizon libre guztiei
hona idatzirik dakartzagun askatasunak,
berek eta beren oinordekoek eskura izan ditzaten
geure eta geure oinordekoen eskutik. […]
4) Adingabe baten lurra zaintzen duenak
bidezko errenta bat besterik ez duela hartuko lur horretatik. […]
12) Erresuman ez da inolako babesik emango
gure erresumaren kontseilu komunaren baimenik gabe,
non eta ez den geure burua,
geure seme nagusiaren zalditeria
edo geure alaba nagusiaren ezkontza bakarra erreskatatzeko,
eta, denik ere, arrazoizko laguntza bat besterik ez da ezarriko.
13) Londresko hiriak antzinako askatasun berak izango ditu,
lurraz nahiz uraz denaz bezainbatean.
Gainera, gure nahia da, eta hala aitortzen dugu, gainerako hiriek,
auzoek, hiribilduek eta portuek askatasun eta ohitura libre guztiak izatea. […]
16) Inor ez da beharturik egongo zerbitzua betetzera,
ez bada bere zaldunaren mendeko lurraldeagatik edo beste tenentzia libre bategatik. […]
35) Gure erreinuan, neurri bakarra izango da
ardo, zerbeza eta gari kontuetarako. Hau da, Londresko laurdena.
Eta luzera bakarra zapi tindatuetarako, pildetarako eta sare-kotetarako;
hau da, bi kanako bazterkitik bazterkira.
39) Gizon libreak ez ditugu atxilotuko, preso hartuko edo legez kanpo jarriko,
erbesteratuko edo lesionatuko, inola ere, eta ez dugu inor igorriko horien bila, bere
parekoen epaiketa leialik gabe, herrialde honetako legean datorren bezala. […]
41) Merkatari oro libre da Ingalaterran ibiltzeko,
hona sartu eta ateratzeko edo hemen egoteko, lurrean nahiz urean, erosteko eta saltzeko,
inolako ordainarazpenik gabe, ohitura zahar eta gizabidezkoak dakarren bezala,
baldin eta haren herrialdea ez badago gurekin gerran.