Jakin ez badakizun arren, zu eta ni kale horretan izan ginen. Badakit, Nizaren kalea ez da, Espoz eta Minarena baizik. Baina niretzat beti izan da hori.
Leku dotore eta zikina da aldi berean. Prozesionaria Estafetara iniziatzen dituen taberna pare bat dauka, eta ez dakit ea bost izar dituen hotela ere.
Jendeak basoerdiak hartzen ditu osteguneko arratsaldeetan. Gainerako egunak, ordu zuhurretan, gizon zahar pare bat ohi du, betikoak diren horiek, eta txakur bat sortatuta horditeriara.
Nizaren kalea kale-kantoiko kalea da. Kale-kantoietan biratzen zara eta lehenaldiko jendea aurkitzen duzu bat-batean. Kale-kantoietan babestu eta ikusten duzu ezagun taldea pasatzen ari den bitartean, eta kale-kantoietan zain egoten zara anizkun ibilgailuak kalea pasa arte. Horrelan zeharkatu ahal duzu presarik gabe.
Ez zait gustatzen modu berezietan. Igeriketarik itzultzen naiz handik. Ez gehiago.
Banketxeko horma, kale alde batean dagoena, harrizkoa dela dirudi. Zurrun ukitzen bada.
Hainbesteko dira gauzak, non Espoz eta Minan agertu bainintzen. Eta zu Nizaren kale-kantoitik sartu zinen eta alboratuta bukatu genuen. Eta ezagutzen lagundu zenidan. Baina tabernak irekitzeko ordua iritsi zen uda erdiko ortzeguneko arratsalde batean eta esnatu nintzen zure alkandorako laugarren botoia iristenean.