PIKANTOIAK(Oilasko-txitak)

Osagaiak:

–   4 pikantoi
–   Olioa
–   Ozpina
–   Tipula handi bat
–   Baratxuri buru bat
–   3 iltze
–   3 piperbeltz bola
–   Erramu hosto bat
–   2 azenario
–   Salda egiteko pastilla bat
–   Ardo txuria
–   Ardo beltza
–   Txokolate beltza (mikatza)

Lehenik eta behin, oilaskoa garbitu gibela eta hera (MOLLEJA) ateraz eta ondoren oilaskoak lotu. Lapiko batean gibelak, herak, kikara bat olio, baso erdi ozpin, tipula, baratxuri burua, iltzeak, piperbeltza, erramua, azenarioak, salda pastilla, eta ardo apur bat jarri eta 45 minutuz egosten eduki. Denbora hori pasa ostean, haragi zatiak erditik moztu eta bestelakoak irabiagailutik pasa. Saltsa arinegia geratuko balitz, arto-irin apur bat gehi daiteke. Bukatzeko, txokolate apur bat gehitu eta irakite puntu bat eman. On egin!